2022 - 2023
6. Edizioa
189

Ikastetxe
165

Hiri
48

Probintzia


2022 - 2023
6. Edizioa
189

Ikastetxe
165

Hiri
48

Probintzia

Bizitza aldatzen duen hezkuntza-proiektu bat


Acnur

ACNUR Loco Festival ACNURen Espainiako Batzordeak sustatzen duen hezkuntza-proiektu bat da, eta haren helburua da ikasleak kontzientziatzea zer egoeratan bizi diren errefuxiatuak eta zeinen garrantzitsua den giza eskubideak aktiboki defendatzea.


Loco Festival

HEZKUNTZA-PROPOSAMENA

Ikaskuntzako eta zerbitzu solidarioko proiektu bat da, eta balioetan oinarritutako hezkuntza, elkartasuna, bakea eta giza eskubideen defentsa sustatzen ditu. Irakatsi eta ikasteko prozesuaren protagonista bihurtzen ditu ikasleak. Hiru fasetan egituratuta dago, eta, irakasle edo ikastetxearen arabera, nahi adina sakondu ahal izango da haietan.

Deskargatu demo bat

Sentsibilizazio-Fasea

Zenbait baliabide eta jardueraren bidez, errefuxiatuen eta lekualdatuen azalean jarriko gara, eta eskubideak berreskuratzen laguntzeko ACNURek zer lan egiten duen ezagutuko dugu.

1-3 saio


EKINTZA- ETA LANKIDETZA-FASEA

Batzorde eta lantaldetan banatuta, gure ingurunea kontzientziatuko dugu, ekitaldi solidario baten bidez.

3 saio


Hausnarketa-fasea

Azkenik, proiektuan bizi izandakoari eta lortutakoari buruz hausnartuko dugu, baita giza eskubideak babesten jarraitzearen garrantziari buruz ere.

1 saio

NOLA HARTU PARTE?

Loco Fesival proiektua Espainiako hezkuntza-komunitate osoarentzat da. Hauek har dezakete parte: hezkuntza formaleko eta ez formaleko ikastetxeak, musika-eskolak, eta gizarte- eta hezkuntza-arloko elkarte eta erakundeak. Ikastetxe- edo udal-proiektu gisa gara daiteke.

Informazio gehiago
1



Erregistratu plataforman eta deskargatu proiektua garatzeko material didaktikoak: talde bat edo gehiago, ikastetxe-proiektu gisa, irakasgai zehatz bati lotuta edo diziplinarteko proiektu gisa.

2



Lotu hezkuntza-esperientzia nahi duzuen ikasturteko unearekin: Giza Eskubideen Astea, Gabonak, Indarkeriarik gabeko eta Bakearen aldeko Eskolako Eguna, Kulturaren Astea, ikasturte-bukaera…

3



Proiektuari amaiera emateko, antolatu ekitaldi solidario bat (kontzertua, errezitaldia, erakusketa, jardunaldia…) eta gonbidatu komunitatea mundua aldatu nahi duten eroen sare handi honetan parte hartzera.


Loco Festival kita




Kit honetan, era askotako materialak daude, zeinak berariaz arautu eta diseinatu baitira prozesu osoan irakasleen lana errazteko eta ikasleen lana gidatzeko. Euskaraz, gaztelaniaz, galegoz, katalanez eta ingelesez dago.

Loco Festival

Materialak eskuratzeko


Irakasleentzako baliabideak

Gida didaktikoa
Errubrika

Ikasleentzako baliabideak

Bideoak
Lan-fitxak

Ekitaldirako baliabideak

Txantiloiak
Merchandising-a

Kausa solidario bat

Proiektu honetan bildutako ekarpenak ACNURek gazte errefuxiatuen hezkuntza-eskubidea bermatzeko mundu osoan zehar garatzen dituen hezkuntza-programak finantzatzeko erabiltzen dira. Ikastetxearen bidez, ikasleek eurek bezala etorkizun-amets ugari dituzten beste neska-mutil batzuei laguntzen diete.

Educa a un niño

2012tik, programa honen bidez, Afrikako, Asiako eta Ekialde Ertaineko milaka haur errefuxiatu eskolatzen dira.



Lekukotzak




Ekimenaren diseinatzailea:


ACNUR

Erakunde laguntzaileak:


GSD educación

Hezkuntza-bazkidea:


EduXarxa