ikasturtea 2017-2018

Honela joan zen ACNUR Loco Festival-en 1. edizioa


2018ko apirilaren 17an, ACNUR Loco Festival-en lehenengo edizioa jarri genuen martxan. Proiektu hori gazteak ahalduntzeko eta mundua aldatzeko ahalmena dutela erakusteko asmoz sortu zen. Espainia osoko ia hogeita hamar ikastetxek egin zuten bat ekimenarekin, eta erakutsi ziguten normala ez dela jarrera epela izatea, baizik eta erotuta egotea. Eskerrik asko, aitzindariok!

26
Ikastetxeak
23
Hiriak
64.754 €
Zenbateko solidarioa

Ikastetxe handiak eta txikiak, landaguneetako eskolak, hiriko institutuak, Lehen Hezkuntzako neska-mutikoak, Batxilergoko nerabeak, gurasoak, auzotarrak… Irakasle konprometituen energiak eta pasioak, ikasleen sormen mugagabeak eta familien dedikazio agortezinak oso irudi dibertigarri, kutun eta eroak utzi zituzten, hemen ikusiko duzunez.

  • Gredos San Diego sareko 8 ikastetxeetan, jardunaldi solidario erraldoi batekin egin zioten ongietorria udaberriari; komunitate osoak hartu zuen parte jardunaldia antolatzen.
  • IES Illa de Ons institutuko ikasleek Bueun (Pontevedra) zehar ibili ziren, eskuan danborrak hartuta, herri osoari jakinarazteko Loco Festival erraldoi bat zetorrela.
  • Aguilafuenteko (Segovia) CRA Las Cañadas ikastetxean, photocall batek eman zion hasiera ustekabez beteriko jardunaldi bati.
  • Ceutatik, Santa Micaelako neska-mutilek erakutsi zuten txikiek eta handiek elkarrekin lan egin dezaketela kausa komun bat dutenean.
  • Bartzelonako Escuela Mare de Déu de Núria eskolan eta Valentziako IES Almussafes institutuan, arte plastikoak kontzientziatzeko tresna ahaltsua bihurtu ziren.
  • Potriesen, herri osoak ACNURgesak jan zituen ekimena eta herriko «ero txikien» asmamena babesteko.
  • Badajozeko CEIP 12 de Octubre ikastetxeko meloiaren epaimahaiak sariak eta irribarreak eman zizkieten egun hartan handik igaro ziren guztiei.
  • Bukatzeko, ekainaren 22an, Errefuxiatuen Munduko Eguna ospatzeko, amaierako ekitaldi handi bat egin genuen Madrilgo Palacio de Cristal jauregian, hauen laguntzarekin: Payasos Sin Fronteras, Barei, Ana Mena, Laura Durand eta Atacados.
IES Illa de Ons / Bueu / Pontevedra

Colegio Santa Micaela / Ceuta

CEIP 12 de Octubre / Hernán Cortés / Badajoz

galeria


IKASTETXE PARTE-HARTZAILEAK

CEIP 12 DE OCTUBRE
Hernán Cortés - Badajoz
CEIP Santiago Apóstol
VALDEPEÑAS DE JAÉN - Jaén
Colegio La Corolla
GIJÓN - Asturias
Colegio Salesianos San Juan Bosco
Valencia - Valencia
CRA Las Cañadas
Aguilafuente - Segovia
CRA Mondúver-Safor
Potries - Valencia
Escenario Principal ACNUR
Madrid - Madrid
Escola El Turonet
Sant Quirze del Vallès - Barcelona
Escola Internacional del Camp
Salou - Tarragona
Escola Mare de Déu de Núria
Barcelona - Barcelona
FUENTELARREYNA
Madrid - Madrid
Gredos San Diego Alcalá
Alcalá de Henares - Madrid
Gredos San Diego Buitrago
Buitrago de Lozoya - Madrid
Gredos San Diego El Escorial
El Escorial - Madrid
Gredos San Diego Guadarrama
Guadarrama - Madrid
Gredos San Diego Las Rozas
Las Rozas - Madrid
Gredos San Diego Las Suertes
Madrid - Madrid
Gredos San Diego Moratalaz
Moratalaz - Madrid
Gredos San Diego Vallecas
Vallecas - Madrid
IES Almussafes
Almussafes - Valencia
IES CIUDAD DE LOS ANGELES
MADRID - Madrid
IES Guillem Sagrera
Palma - Baleares
IES Illa de Ons
Bueu - Pontevedra
IES La Malladeta
La Vila Joiosa - Alicante
Santa Cruz
Mislata - Valencia
SANTA MARIA MICAELA
CEUTA - Ceuta

Ekimenaren diseinatzailea:


ACNUR

Erakunde laguntzaileak:


GSD educación

Hezkuntza-bazkidea:


EduXarxa