Honela joan zen ACNUR Loco Festival-en 1. edizioa
2018ko apirilaren 17an, ACNUR Loco Festival-en lehenengo edizioa jarri genuen martxan. Proiektu hori gazteak ahalduntzeko eta mundua aldatzeko ahalmena dutela erakusteko asmoz sortu zen. Espainia osoko ia hogeita hamar ikastetxek egin zuten bat ekimenarekin, eta erakutsi ziguten normala ez dela jarrera epela izatea, baizik eta erotuta egotea. Eskerrik asko, aitzindariok!
Ikastetxe
Hiri
Zenbateko solidarioa
Ikastetxe handiak eta txikiak, landaguneetako eskolak, hiriko institutuak, Lehen Hezkuntzako neska-mutikoak, Batxilergoko nerabeak, gurasoak, auzotarrak… Irakasle konprometituen energiak eta pasioak, ikasleen sormen mugagabeak eta familien dedikazio agortezinak oso irudi dibertigarri, kutun eta eroak utzi zituzten, hemen ikusiko duzunez.
- Gredos San Diego sareko 8 ikastetxeetan, jardunaldi solidario erraldoi batekin egin zioten ongietorria udaberriari; komunitate osoak hartu zuen parte jardunaldia antolatzen.
- IES Illa de Ons institutuko ikasleek Bueun (Pontevedra) zehar ibili ziren, eskuan danborrak hartuta, herri osoari jakinarazteko Loco Festival erraldoi bat zetorrela.
- Aguilafuenteko (Segovia) CRA Las Cañadas ikastetxean, photocall batek eman zion hasiera ustekabez beteriko jardunaldi bati.
- Ceutatik, Santa Micaelako neska-mutilek erakutsi zuten txikiek eta handiek elkarrekin lan egin dezaketela kausa komun bat dutenean.
- Bartzelonako Escuela Mare de Déu de Núria eskolan eta Valentziako IES Almussafes institutuan, arte plastikoak kontzientziatzeko tresna ahaltsua bihurtu ziren.
- Potriesen, herri osoak ACNURgesak jan zituen ekimena eta herriko «ero txikien» asmamena babesteko.
- Badajozeko CEIP 12 de Octubre ikastetxeko meloiaren epaimahaiak sariak eta irribarreak eman zizkieten egun hartan handik igaro ziren guztiei.
- Bukatzeko, ekainaren 22an, Errefuxiatuen Munduko Eguna ospatzeko, amaierako ekitaldi handi bat egin genuen Madrilgo Palacio de Cristal jauregian, hauen laguntzarekin: Payasos Sin Fronteras, Barei, Ana Mena, Laura Durand eta Atacados.


galeria
IKASTETXE PARTE-HARTZAILEAK
Hernán Cortés - Badajoz
VALDEPEÑAS DE JAÉN - Jaén
GIJÓN - Asturias
Valencia - Valencia
Aguilafuente - Segovia
Potries - Valencia
Madrid - Madrid
Sant Quirze del Vallès - Barcelona
Barcelona - Barcelona
Madrid - Madrid
Alcalá de Henares - Madrid
Buitrago de Lozoya - Madrid
El Escorial - Madrid
Guadarrama - Madrid
Las Rozas - Madrid
Madrid - Madrid
Moratalaz - Madrid
Vallecas - Madrid
Almussafes - Valencia
Madrid - Madrid
Palma - Baleares
Bueu - Pontevedra
Mislata - Valencia
CEUTA - Ceuta
Salou - Tarragona