Oso proiektu malgua da. Nahi bezain sakon gara dezakezue, eta gehien interesatzen zaizuen atalean arreta jarri: sentsibilizaziokoa edo ekitaldia antolatzekoa. Guztira 5-8 saiotan gara daiteke proposamena.
Ez. Ikastetxe batzuetan, gela-talde edo ziklo bakarrak gauzatzen du, eta beste batzuetan, berriz, ikastetxe osoak hartzen du parte. Proiektua eta materialak aukera guztietara moldatzeko pentsatuta daude, eta, haiei esker, modu askotara lan egin ahal izango duzue erraz.
Ikastetxe bakoitzak erabakiko du nolakoa izango den ekitaldia. Bakoitzak erabakiko ditu edukia (kontzertua, errezitaldia, emanaldiak, tailerrak, erakusketa, azoka txikia…), formatua (ikastetxerako soilik, ingurunerako ere), kokapena (ikastetxean, udal-eremu batean…) eta data (ikasturteko edozein une).
Jakina; zoragarria izango da familiek ekimenean parte hartzea. Halaber, gomendatzen dizuegu hezkuntza-materialak deskargatzea, oso erabilgarriak izango baitzaizkizue.
Proiektu honetan bildutako diru guztia «Educa a un niño» eta «Mind the Gap» hezkuntza-programak babestera zuzenduko da, gazte errefuxiatuen hezkuntza-eskubidea bermatzeko. Proiektua amaitzean, memoria bat bidaliko dizuegu, zuen laguntzak zer eragin izan duen ikus dezazuen.
Idatz iezaguzue info@acnurlocofestival.es helbidera, eta zuekin harremanetan jarriko gara, behar duzuen guztian laguntzeko.